Ekogar, zure etxeko klimatizaziorako energia garbiak.
Gure geotermia, aerotermia eta fotovoltaika sistemekin, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioa murrizteaz gain, zure etxean erosotasuna lortuko duzu eta energiaren %75 baino gehiago aurreztuko duzu.
Ekogarren geotermia, aerotermia eta fotovoltaika intalazioetan adituak gara.
Euskal Herrian, Kantabrian, Burgosen, Errioxan eta Nafarroan lan egiten dugu.
Geotermia
Energia eta erosotasuna lurraren barnealdetik.
Aerotermia
Kanpoko airearen energia garbia.
Fotovoltaika
Eguzki energia elektrizitatean bilakatu.
Geotermiaren eta aerotermiaren abantailak.
Eraginkortasun energetiko handiena
Aerotermia eta geotermia berotzeko, hozteko eta ur bero sanitarioa sortzeko energiarik eraginkorrenak dira. Horrela, energiaren %50 eta %80 artean aurrezten da.
CO2 zero isuriak
Geotermia eta aerotermia bezalako energia garbien bero-ponpek ez dute CO2 emisiorik sortzen atmosferan.
Kontsumo minimoa
Geotermia eta aerotermiako bero-ponpek elektrizitatea erabiltzen dute beroa sortzeko. Plaka fotovoltaikoekin sortzen bada, kontsumoa murriztua da.
Energia Km0
Zure etxeko lurpetik edo airetik ateratako energia da, hau da, bertako energia.
Berokuntza baino askoz gehiago
Berokuntzaz gain, aerotermiak eta geotermiak ur bero sanitarioa sortzen dute, baita igerilekua hoztea eta berotzea ere.
Ikusezina eta isila
Zundaketa ehortziekin eta ordenagailu baten antzeko zarata igortzen duen bero-ponparekin egindako instalazio bat da.
Gure zerbitzuak.
Geotermia, aerotermia eta fotovoltaika instalazioak
egiten ditugu Euskal Herri osoan.
Eraginkorragoa eta jasangarriagoa den galdarara aldatu zaitez
Sistema geotermiko edo aerotermiko batek gasolio, propano, gas natural edo biomasazko ohiko galdara bat ordezka dezake.
Bero-ponparen sistema zure etxeko berogailua eta ur beroaren %100 hornitzeko gai da, eta 21 eta 23 °C bitarteko tenperaturetara iristen da lehendik dauden berogailuetan.
Energia garbiekin zure etxea berriztatu
Sistema geotermikoa edo aerotermikoa zoru erradiatzailearekin konbina dezakezu, zure etxebizitzaren erosotasuna hobetzeko. Bi sistemak bateratuz, tenperatura kontrola dezakezu, bai neguan bai udan.
Geotermia eta aerotermia instalazioak obra berrian
Aldez aurreko azterketa baten ondoren, berokuntza instalazioa diseinatzen da. Obrak aurrera egin ahala, geotermiaren kasuan, beharrezko zulaketak egiten dira eta ondoren, zoru erradiatzailea jartzen da eta bero-ponpa instalatzen da. Obra berrien kasuan, etxebizitzetan behar diren potentziak oso txikiak dira, eta %60-80 inguru aurrezten da.
Proiektuak
Gure Euskal Herriko eta Nafarroako geotermia eta aerotermia proiektuak ezagutu. Zurea hurrengoa izan daiteke,
hasiko gara?