Instalazio fotovoltaikoen prozesua

Azterketa energetikoa

Eskura dugun gainazalean, orientazioan eta energiaren kontsumo historikoan oinarritutako azterketa egiten dugu.

Aurrekontu pertsonalizatua

Instalazioaren behar energetiko eta teknikoekin bat datorren aurrekontua egiten dugu.

Lan hasierako ikuspegia

Ahalik eta eragin bisualik txikiena eta eraikinaren egiturarekin integraziorik onena bilatzen dugu bezeroarekin batera.

Instalazio-lanak gauzatzea

Estalkiko instalazioa eta lehendik zegoen sarerako konexio elektrikoak egiten ditugu.

Instalazioa martxan jartzea

Instalazioa abiarazten dugu eta hasierako probak egiten ditugu, dena behar bezala dabilela egiaztatzeko.

Zer ekarpen egiten dio energia fotovoltaikoak ingurumenari?

Energia hondakinik sortzen ez duen iturri agortezin eta garbi batetik dator. Energiaren eta erregai fosilen prezioen hegazkortasunaren aurrean independentzia lortzen du. Gainera, eraikinen egituretan erraz integratzen da, ez du zaratarik ez usain txarrik sortzen, eta klima-aldaketaren aurkako ekinean zuzeneko ekarpena egiten du.

Gustura emango dizugu aholkua eta zalantzak argituko dizkizugu.

Deitu 945 029 730 / 722 770 332 telefonora,
edo nahiago baduzu, bete kontaktu-inprimakia edo idatzi hola@ekogar.com.

Nahiago al duzu deitzea?

Utzi zure telefonoa eta lehenbailehen deituko dizugu.

    Arreta ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 15:00etara