Zoru erradiatzaileak instalazio geotermikoan duen garrantzia
Zoru erradiatzailearen instalazioak eragin zuzena du gure energia geotermikoaren sistemaren eraginkortasunean.
Zoru erradiatzailearen funtzionamendu egokian eragiten duten adierazleak honako hauek dira:
- Hodien arteko pasabidea (hodien artean dagoen distantzia)
- Morteroa hodiaren gainetik
- Akabera (zeramikoa, zura, etab.)
Hodien arteko pasabidearen garrantzia
Hurrengo taulan ikus daitekeen bezala, hodien artean distantzia txikiagoa dagoenenan, bero-potentzia handiagoak hornitzen du. Beraz, bero-potentzia oso altuak lor daitezke zoru erradiatzaileko hodietan ur-tenperatura baxuak erabiliz. Horrela, instalazio geotermikoaren errendimendua nabarmen handitzen da.
Erabilitako morteroaren eta zoruaren akaberaren garrantzia
Material bakoitzak erresistentzia termiko jakin bat du, hurrengo taulan ikusten den bezala.
Materialen erresistentzia handiagoa edo txikiagoa izateak eragina du zoru erradiatzailearen berokuntza ahalmenean. Beraz, erresistentzia txikiko mortero batek bero-potentzia handiagoa igor dezake, zoru erradiatzaileko hodietatik doan uraren tenperatura berarekin.
Laburpena
Ondoko irudietan, zoru erradiatzaileak hornitzen duen potentzia nola aldatzen den erakusten da, lehen aipatutako 3 faktore horien arabera. Hodietan dabilen ura tenperatura berean (30 ºC) mantendu da kasu guztietan.
Ikus daitekeenez, 10eko hodiaren pasabideak nabarmen handitzen du zoru erradiatzaileak igortzen duen bero-potentzia, eta gehikuntza are handiagoa da autonibelazio-mortero bat gehitzean.
Horrek esan nahi du, nire etxebizitzak 50 W/m2ko potentzia behar badu, zoru erradiatzaileko hodietatik doan ura gutxiago berotu behar dudala, eta, hala, askoz berokuntza errendimendu handiagoa lor daitekeela.
EKOGARen eginkizuna ahalik eta berokuntza instalazio onena egitea da.
- Hileroko kontsumoa oso txikia izatea lortuz
- Jasangarria izaten gure planetarekin
- Saldu osteko zerbitzua zaintzea, etengabeko jarraipen digitala eginez
Hori dela eta, zoru erradiatzailea 10 cm-ko hodi artean jarriko dugu, eta mortero autonibelatzailea 1,8 W/m·ºC-ko eroankortasunarekin aplikatzea aukera gisa jarriko dugu.