Aerotermia,
airetik datorren energia garbia.
Bero-ponpa aerotermikoak berotzea, hoztea eta ur bero sanitarioa sor ditzake gure etxebizitzetan.
Zer da aerotermia eta nola funtzionatzen du?
Aerotermiak airearen kanpoko tenperatura erabiltzen du, oso tenperatura baxua izan arren, etxebizitzak eta eraikinak klimatizatzeko. Horretarako, bero-ponpa bat erabiltzen du, eta, haizagailu eta hozteko zirkuitu baten bidez, tenperatura zoru erradiatzailerako, berogailuetarako, fan coil-erako edo ur bero sanitariorako behar den tenperaturara egokitzen du.
Zergatik instalatu aerotermia?
Aerotermiaren abantailak ugariak dira. Zuretzat eta zure etxebizitzarentzat, baita ingurumenarentzat ere. Hona hemen energia garbi honek eskaintzen dizkizun onurak:
Energia aurrezpena
Aerotermiarekin, etxebizitzaren kokalekuaren arabera, %50 eta %75 artean aurreztu dezakezu berokuntzan, hoztean eta ur bero sanitarioan.
Bateragarritasun fotovoltaikoa
Bero-ponpa aerotermikoak funtzionatzeko behar duen energia elektrizitatea da. Instalazioa plaka fotovoltaikoekin osa dezakezu, eta kontsumoa are gehiago murriztu.
Instalazio erraza
Geotermiarekin ez bezala, ez da zulaketarik egin behar lurraren tenperatura neurtzeko. Beraz, instalazioa sinplifikatzen duzu.
Aukera jasangarria
Energia garbia da, eta ez du material erregairik hartzen. Horrela, atmosferara isurtzen diren berotegi-efektuko gasak murriztu egiten ditugu.
Erosotasun termikoa
Aerotermia instalazio batekin erosotasun maila askoz handiagoa lortzen duzu zure etxebizitzan kontsumo baxuarekin.
Kezkarik gabeko klimatizazioa
Aerotermiak ez du erregairik behar. Beraz, ez zara horretaz kezkatu behar, zure etxebizitza klimatizatzen duen “etxetresna elektriko” gisa funtzionatzen baitu.
Aerotermia instalazioak
Ekogarren instalazio aerotermikoen hainbat proiektu burutzeko gai gara. Aerotermia duten berogailu sistemak jarri ditugu galdaren ordez, eta zoru erradiatzaileak eta bero-ponpa aerotermikoak instalatu ditugu obra berriko edo dagoeneko eraikita dauden etxebizitzetan ere.
Aldatu zure galdara eraginkorrago eta jasangarriago batengatik
Ohiko berogailuen bidez beroa sortzeko gai da aerotermia. Horregatik, sistema egokia da galdarak energia garbi eta merkeago batengatik aldatzeko.
Aerotermia zure etxebizitza zoru erradiatzailearekin berritzeko
Zoru erradiatzailea eta aerotermia konbinatuz, zure etxeko errendimendua eta erosotasuna hobetzen dira. Bi sistemak bateratuta, urteko edozein sasoitako tenperatura kontrola dezakezu.
Aerotermiaren instalazioa obra berrian
Obra berrietan energia aerotermikoa erabiliz, %50 eta %75 bitarteko energia aurrezpena lortzen duzu. Azterketa bat egin ondoren, instalazioa diseinatu eta zoru erradiatzailea eta bero-ponpa instalatzen ditugu.
Nola egiten dugu lan?
-
Gutxi gorabeherako aurrekontua
Aerotermiaren instalaziorako, gutxi gorabeherako lehen aurrekontu bat egiten dugu. Horretarako, hauek ezagutu behar ditugu:
- Etxebizitzaren metro karratu erabilgarriak.
- Eraikuntza urtea.
- Berogailuak edo zoru erradiatzailea baditu.
- Etxebizitzaren kokapena.
-
Energiaren azterketa
Aurrekontu xeheago baterako, doako azterketa energetikoa egiten dugu. Horretarako, etxebizitzaren planoak eta etxebizitzaren bero-galera kalkulatzeko isolamenduak behar ditugu. Planorik eta isolamendurik ez izanez gero, neurketak egiten ditugu egiazko galerak jakiteko.
-
Sistema igorlearen diseinua
Obra berria egiten bada edo etxebizitza berrituz gero, etxebizitza igortzen duen sistema diseinatu eta planifikatu egiten dugu: zoru erradiatzailea, berogailuak edo fan coil.
-
Energia konparazioa
Etxebizitzaren potentzia, eskaria eta energia bakoitzaren kostuak jakinda, energia desberdinen arteko kontsumoa konparatzen dugu, jakinaren gainean erabaki dezazun.
-
Diru-laguntzen kudeaketa
Une bakoitzean dauden diru-laguntzak lortzeko kudeaketa guztiak egiteaz arduratzen gara.
-
Instalazioaren hasiera
Aurrekontua onartuta, ondoen egiten dugunarekin hasiko gara: gure lana.
Euskal Herrian, Kantabrian, Burgosen, Errioxan eta Nafarroan egiten dugu lan.
Zerbitzurik onena eskaintzeko, ezinbestekoa da instalazio aerotermiko bakoitzetik gertu egotea. Horregatik, Gasteizko gure bulegotik 2 ordutara dagoen gehienezko eremuan lan egiten dugu.
Instalazio bakoitzeko aerotermiaren prezioak
Instalazioaren kostua potentzia eta energia-eskariaren araberakoa da.
01 tarteko prezioa
80-120 m2 bitarteko etxebizitza eta 8 Kw-eko berokuntza-potentzia. 12.500 €inguru.
02 tarteko prezioa
120-180 m2 bitarteko etxebizitza eta 12,5 Kw-eko berokuntza-potentzia. 15.000 €.
03 tarteko prezioa
180m2 baino gehiagoko etxebizitza eta 15 Kw-eko berokuntza-potentzia. 18.000 €.
Sistema aerotermikorako diru-laguntzak
Europar Batasuneko deskarbonizazio-politikak aurrera eramateko, aerotermia diru-laguntzak daude. Ezagutu diru-laguntzak, eta guk kudeatuko ditugu.
Pertsona fisikoak
Autokontsumoari eta energia berriztagarriekin egindako biltegiratzeari lotutako sustapen-programa, baita etxebizitzen sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari buruzkoa ere (Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan).
2023ko abenduaren 31 arte edo aurrekontua agortu arte.