Fotovoltaika, eguzki-argia elektrizitate bihurtzen du.
Sortu zure elektrizitatea modu eraginkorrean eta ingurumena errespetatuz.
Zer da energia fotovoltaikoa eta nola funtzionatzen du?
Plaka fotovoltaikoen sistemak eguzkiaren energia erabiliz elektrizitatea sortzeko aukera ematen digu. Panel horiek eguzki-energia hartzen dute eta, gure etxebizitzetan instalatutako inbertitzaile baten bidez, gure eguneroko kontsumorako elektrizitate egokia bihurtzen dute.
Zergatik instalatu plaka fotovoltaikoak?
Fotovoltaikaren abantailak ugariak dira. Bai zuretzat eta zure etxebizitzarentzat, bai ingurumenarentzat. Jarraian, energia garbi hori erabiltzeak eskaintzen dizkizun onurak ezagutu ditzakezu:
Elektrizitatearen autogenerazioa
Zure elektrizitatea sortzeko gaitasuna eskaintzen du, eta horrek boterea zure eskuetan eukitzea dakar.
Energia-kostuen independentzia
Eguzki-energia aprobetxatzean, ohiko energia-iturrien prezioen aldaketen mende ez egoteko aukera ematen dizu.
Elektrizitate kontsumoan aurreztea
Energia fotovoltaikoari esker, asko aurrezten da elektrizitate kontsumoa, eta horrek etekin ekonomikoak ekartzen ditu epe luzera.
Eraginkortasun energetikoa
Aerotermian edo geotermian oinarritutako berokuntza sistemekin konbinatzen bada, etxeko energia kontsumoa txikiagotzen da.
Ingurumenari egindako ekarpena
Deskarbonizazioan laguntzen ari zara, energia-iturri kutsatzaileekiko mendekotasuna murriztean.
Sistema fotovoltaikoen instalazioa
Aprobetxatu eguzki-energia gure sistema fotovoltaikoetarako soluzioekin.
Plaka fotovoltaikoak bateriarik gabe
Panel fotovoltaikoek sortutako elektrizitatea berehala aprobetxatzen da, sare elektrikora isurtzean hondakinak saihestuz.
Plaka fotovoltaikoak bateriarekin
Energia fotovoltaikoaren errendimendua maximizatzen du, elektrizitate soberakina gauez erabili ahal izateko biltegiratuz.
Nola egiten dugu lan?
-
Etxebizitzaren azterketa
Eraikinaren kokalekua, orientazioa, teilatuen inklinazioa eta intsolazio orduak aztertzen ditugu.
-
Kontsumoen azterketa
Etxebizitzan dauden eta aurreikusten diren kontsumoen bidez, instalatutako potentzia eta baterien beharra aztertzen dugu.
-
Instalazioaren diseinua
Plakak instalatzeko eremua eta dagokion materialean finkatzeko modua diseinatzen ditugu, errendimendu ezin hobea bermatuz.
-
Sortutako aurrezkiak
Lortutako elektrizitate sorkuntzarekin eta elektrizitatearen kostuarekin, espero diren aurrezkiak aztertzen dira.
-
Aurrezkia handitzeko neurrien azterketa
Plaka fotovoltaikoekin elektrizitate sorkuntza ahalik eta gehien aprobetxatzeko aukera ematen duten hobekuntzak jasotzen dira.
-
Dirulaguntzen eta laguntzen kudeaketa
Momentuko diru-laguntzen onuradun izan zaitezen kudeaketa guztiak egiteaz arduratzen gara. Geotermiaren kosturako diru-laguntzak mota guztietako etxebizitzetarako.
Euskal Herrian, Kantabrian, Burgosen, Errioxan eta Nafarroan egiten dugu.
Gure zerbitzuak eskaintzen ditugu Gasteizko bulego nagusitik 2 ordu arteko erradioan, instalazio fotovoltaiko bakoitzari arreta hurbil eta pertsonalizatua bermatuz.
Plaka fotovoltaikoen gutxi gorabeherako prezioak.
Instalazioaren kostua potentziaren eta plaka fotovoltaikoen tipologiaren araberakoa da.
01 tarteko prezioa
4 kW-eko potentzia instalatua, bateriarik gabe 7.500€ eta bateriekin 12.500€
02 tarteko prezioa
6 kW-eko potentzia instalatua, bateriarik gabe 9.000€ eta bateriekin 16.000€
03 tarteko prezioa
8 kW-eko potentzia instalatua, bateriarik gabe 11.000€ eta bateriekin 19.500€
Plaka fotovoltaikoetarako diru-laguntzak
Eguzki-plaka fotovoltaikoen erabilpena sustatzeko eta Europar Batasunean deskarbonizazioa bultzatzeko dirulaguntzak ezagutu. Guk lagunduko dizugu izapidetzen.