• Lurra agortzen da?

    Ez. Beharrak neurtzen ditugu, eta lurraren ahalmena zehatz-mehatz aztertzen dugu, agortu ez dadin. Izan ere, gure instalazioetan ez da sekula lurra agortu.

  • Benetan funtzionatzen du?

    Bai. 1970ean geotermia instalatzen hasi zen Europan eta Euskadin 2006tik. Gaur egun, gure autonomia erkidegoan dauden 800 instalazio baino gehiago dira funtzionamendu onaren frogarik argiena, eta, aldi berean, Euskadi da Espainian instalazio geotermikoen kopuru handiena duen erkidegoa gara.

  • Berogailuaren %100 ematen du edo laguntzakoa baino ez da?

    Bai. Berotzean eta ur beroaren %100 ematen du. Nahi izanez gero, hoztu ere egiten du. Eta laguntza sistemarik gabe!

  • Geotermiak elektrizitatea sortzen du?

    Entalpia handiko geotermiak bai, baina oraingoz Euskadin eta bere inguruan erabiltzen dena berotzeko, hozteko eta ur bero sanitariorako baino ez da erabiltzen.

  • Geotermiarekin berogailua kontsumitzeari utziko diot?

    Geotermiak etekin handiak ematen ditu, eta, beraz, izugarri murriztuko duzu zure berogailu kontsumoa. Hala ere, elektrizitatea behar duzu etxean bero hori sortzeko. Dena dela, ohiko berokuntza sistemarekin kontsumituko zenukeenaren %20 kontsumituko duzu.

  • Ondo ezagutzen al dituzue geotermiako instalazioak? Baduzue esperientziarik sektorean?

    Gure prestakuntza akademikoaz gain, Ekogarren oinarrietako bat gure esperientzia da. 10 urte baino gehiago daramatzagu sektore honetan. Geotermia instalazio gehien egiten dituen enpresa gara Euskal Herrian. Gainera, sektoreko profesionalei ere prestakuntza ematen diegu.

  • Zoru erradiatzailea, berogailuak edo fan coil ere instalatzen dituzue?

    Bai. Are gehiago, egin nahi dugu. Sistema geotermikoaren funtzionamendu egokia, neurri handi batean, zoru erradiatzailea, berogailuak edo fan coil-aren neurketan eta instalzioan dago.

    Funtsezkoa da kaptazioa, bero-ponpa eta sistema igorleak (zoru erradiatzailea, berogailuak edo fan coil) kontrolatzea.

  • Geotermiak funtzionatuko duela eta etekin egokiak emango dizkidala berma dezakezue?

    Gure instalazio guztiek bero-ponparen fitxa teknikoan adierazitako etekin bera edo handiagoa ematen dute.

    Horrelako instalazioak dituzten bezeroekin batera hitz egin dezakezue, emaitzak ezagutu ahal izateko. 10 urteko bermea ematen dugu instalazioen funtzionamendu egokirako.

  • Zer gertatzen da funtzionatzen ez badu?

    Geotermia instalazioak funtzionatzen ez badu, Ekogarrek bere gain hartuko ditu funtzionamendu egokia eskaintzeko beharrezkoak diren zuzenketak. Instalazio geotermikoak nahi den erosotasuna sortu behar du etxebizitzan bero-ponparen berezko errendimenduekin, eta hala egingo dugu.

  • “Giltza eskura” egiten duzue? Ez dut instalazioko ezertaz arduratu nahi.

    Bezeroak nahi izanez gero, ez da ezertaz arduratu behar. Oro har, geotermiaren sektorean, enpresek ez dute honako hau egiten edo ez dute aurrekonturik egiten:

    • Hondakinen kudeaketa; zulaketa egitean erauzten den materiala bildu eta kudeatzea (harrizko materialak urarekin, lokatz formarekin…).
    • Obra zibila: zanga egin, estali eta kutxatilak jarri.
    • Elektrizitatea: gela teknikoko elektrizitatea egokitzea bero-ponpak behar bezala funtziona dezan.

    Ekogarren langileak eta baliabideak ditugu hiru atal horiek egiteko, eta aurrekontuan jasotzen ditugu.

  • Geotermia energia berriztagarria al da?

    Bai, geotermia Lurraren barruan sortutako berotik eratorritako energia berriztagarria da, konstantea dena. Elektrizitatea sortzeko edo eraikinak berotzeko eta hozteko erabil daiteke, besteak beste. Erregai fosilak ez bezala, hala nola petrolioa edo gas naturala, agortzen ez den energia iturria da.

  • Zer da berogailu geotermikoa?

    Berogailu geotermikoa, energia geotermikoak etxebizitza edo espazio bat berotzeko erabiltzen duen sistema bat da. Beroa lurretik ateratzen duen bero-ponpa bat du eta lurperatutako hodi-sistema baten bidez, eraikina berotzen du. Halaber, hoztu ere egiten du, beroa barruko airetik ateraz eta berriro lurrera bidaliz. Gainera, ez du berotegi-efektuko gasik isurtzen.

  • Nola funtzionatzen du geotermia bidezko berokuntzak?

    Lurzoruaren energia biltzen duen fluido batez betetako hodi batzuk instalatuz hasten da prozesua. Fluidoak energia termiko nahikoa xurgatu ondoren, etxe barruan dagoen bero-ponpa geotermiko batera eramaten du. Ponpak bero hori erabiltzen du berokuntzako airea edo ura berotzeko, adibidez, berogailuen edo zoru erradiatzailearen bidez.

    Udan, bero-ponpak eraikinaren barrualdea ere hoztu dezake, beroa ateraz eta hodien bidez lurrean deseginez. Gainera, sistemak bizitza baliagarri luzea du eta mantentze-lan gutxi behar ditu.

  • Nola funtzionatzen du bero-ponpa geotermiko batek?

    Bero-ponpa geotermikoak bero-transferentziaren abiaburuaren arabera funtzionatzen du. Funtzionamendu prozesuak lau etapa ditu:

    1. Bilketa: bero-ponpa geotermikoak lurrean lurperatutako hodien zirkuitu bat erabiltzen du (bertikala edo horizontala) beroa harrapatu eta bero-ponparen beraren hozgarrira eramateko.
    2. Konpresioa: hozgarria konpresore batean pilatzen da, eta ondorioz, bere tenperatura igo egiten da.
    3. Transferentzia: hozgarri beroa bero-trukagailu batera eramaten da, eta bertan bere beroa etxebizitzaren berokuntza edo hozte sistemara transferitzen du.
    4. Hedapena: hozgarria hedapen-balbula batean hedatzen da, eta horrek ber tenperatura murrizten du eta bilketa-zirkuitura itzultzen du zikloa berriro hasteko.

    Bero-ponpa geotermikoak alderantzizko hozte-ziklo bat ere erabil dezake udan hozteko. Kasu honetan, beroa barruko airetik ateratzen da eta lurrean desegiten da lurperatutako hodien zirkuituaren bidez.

  • Zein da geotermiari buruzko araudia Espainian?

    Espainian, geotermiari buruzko araudia Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak eta energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuak arautzen dute.

    Baliabide geotermikoen esplorazioari eta ustiapenari dagokionez, araudia zatituta dago eta maila autonomikoan eta tokikoan aplikatzen da.

  • Geotermia jar daiteke jada eraikitako etxebizitza batean?

    Bai, baina zulaketak egin beharko dira lurrean, zure etxebizitzak eskatzen duen energia ekoizteko ahalmenaren eta lurraren ezaugarrien arabera. Gainera, bero-ponpa geotermikoa eta beste osagai batzuk instalatzeko espazio bat eduki behar da. Horregatik, onena da aldez aurreko azterketa bat egitea eta sistemaren diseinua eta instalazioa egin aurretik bideragarria den zehaztea.

  • Zer prezio du geotermia instalatzeak?

    Geotermia-sistema bat instalatzeko kostua hainbat faktoreren araberakoa da: etxebizitzaren tamaina, instalazioaren konplexutasuna, sistema geotermiko mota, lurzorua eta eremu geografikoa. Geotermia-sistema horiek errentagarriagoak izaten dira epe luzera, nabarmen murrizten baitute energiaren kontsumoa.

  • Geotermia instalatzeko laguntzarik edo diru-laguntzarik badago?

    Bai. Espainian hainbat laguntza eta dirulaguntza daude etxebizitzetan geotermia-sistemak instalatzeko, eskualdearen edo autonomia erkidegoaren arabera aldatzen direnak. Horietako batzuk,  ekipoak erosi eta instalatzeko, aurretiko azterlanak egiteko, baimenak lortzeko edo zerbitzu tekniko espezializatuak alokatzeko laguntzakoak izan daitezke.

    Gainera, zenbait kasutan, dirulaguntzak eraikinen birgaitze energetikoko programei lotuta egon daitezke, eraginkortasun energetikoa eta etxebizitzen jasangarritasuna hobetzeko.

  • Zein da geotermiaren eta aerotermiaren arteko aldea?

    Geotermiaren eta aerotermiaren arteko desberdintasun nagusia da geotermiak lurzoruan biltegiratutako energia termikoa aprobetxatzen duen bitartean, aerotermiak kanpoko airean dagoen energia termikoa erabiltzen duela. Biak energia berriztagarriak eta jasangarriak dira, eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten eta etxebizitzetako energia eraginkortasuna handitzen laguntzen dute.

Gustura emango dizugu aholkua eta zalantzak argituko dizkizugu.

Deitu 945 029 730 / 722 770 332 telefonora,
edo nahiago baduzu, bete kontaktu-inprimakia edo idatzi hola@ekogar.com.

Nahiago al duzu deitzea?

Utzi zure telefonoa eta lehenbailehen deituko dizugu.

    Arreta ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 15:00etara