Saldu osteko zerbitzua. Instalazioen jarraipena online egiteko softwarea

Geotermia gure etxebizitza berotzeko energia eraginkorrena dela argi dago. Instalazio gehiago ez egitearen faktore nagusietako bat, funtzionamendu txar bati edo etorkizunean arazoak izateari beldurra da.

Hori dela eta, gure instalazio geotermiko guztietan software bat programatzen dugu, instalazio bakoitzaren jarraipena online egin ahal izateko.

Software honekin honako hau lortzen dugu:

  • Instalazio geotermiko bakoitzaren etengabeko jarraipena egitea
  • Instalazioa ahalik eta ondoen funtzionatzen ari dela egiaztatzea
  • Parametroak zuzentzea alarma piztu aurretik
  • Alarma batek jo eskero, aldez aurretik zergatik den jakin ahal izatea

Eta, batez ere, bezeroari segurtasuna ematen diogu instalazio geotermikoak ongi funtzionatzen duela bermatuz.

EKOGARen eginkizuna ahalik eta berokuntza-instalazio onena egitea da.

  • Hileroko kontsumoa oso txikia izatea lortuz
  • Jasangarria izaten gure planetarekin
  • Saldu osteko zerbitzua zaintzea, etengabeko jarraipen digitala eginez

Horregatik, softwarea doan instalatzen dugu, gure bezeroak ziur egon daitezen bere instalazioak ahalik eta ondoen funtzionatzen ari dela.

Etxebizitzaz gozatu besterik ez dute egin behar.