EKOGAR-ek jasangarritasunarekin duen konpromisoa.
Klima-aldaketaren parte izan nahi dugu euskal etxebizitzetako emisioak ahalik eta gehien murriztuz.
Europar Batasuneko CO2 emisioen %30 etxebizitzetako berotzea, hozte eta ur bero sanitarioaren ekoizpenetik dator. Ekogarren gure energia-sistema iraunkorrekin, eragin hori murriztu nahi dugu.
Ekogarren jasangarritasunaren aldeko konpromisoa harago doa.
Ingurumena zaintzea eta mantentzea, gizarte-mailan arduratsuak izatea bezain beste kezkatzen gaitu.
Ingurumen-jasangarritasuna
Klima-aldaketaren aurkako ekinean parte hartu nahi dugu, etxebizitzetako CO2 emisioak ahalik eta gehien murriztuz. Horretarako, eraginkortasun handiko energia-sistemen (geotermia eta aerotermia) instalazio integrala egiten dugu.
Gizarte-jasangarritasuna
35 orduko lanaldiaren alde egiten dugu, 4 egunetan sailkatua baldintza ekonomiko erakargarriekin. Lana eta familia bateratzea defendatzen dugu ere bai, gure proiektuen emaitzan duen eragin positiboarengatik.
Aldaketaren parte izan nahi dugu
Ekogarren klima-aldaketaren aurka egiteko gure esku dagoenari ekingo diogu.
Hazkunde mugagabea
Ahalik eta etxebizitza gehienetara iritsi nahi dugu, berokuntza garbi eta berriztagarrizko sistemen instalazioekin. Helburu horrekin, egunero prestatzen dihardugu, kalitatezko eta gaur egungo egoerara egokituak dauden zerbitzuak eskainiz.
Jakintza hedatzea
Informazioa ahalmena dela uste dugu eta, beraz, gure jakintza zabaltzeko hitza ematen dugu, hitzaldien bidez hainbat guneetan.
Fundazioa
Pobrezia energetikoaren aurka egiten dugu, etxebizitzetako ongizatea eta erosotasun termikoa bermatzen duten ekintzak eginez.